Ttipia kultura

Ttipia kultura

KUOLULO ZUHAITZA

OBJETU ETA TXOTXONGILO ANTZERKIA

12

MARTXOA

GAIA

Bi irla txikiren istorioa dugu hau: Txis eta Garabis. Oso bizitza baketsua zeramaten bertan. Baina, orduan, euria egiteari utzi zion Garabisen, eta hango biztanleak baliabiderik gabe gelditu ziren: Ez zuten ezer jaterik,  ezta edaterik ere. Horregatik, konponbide baten bila, ondoko irlara jo beharko dute. Handik gutxira, bi irletako biztanleen ohitura ezberdinak direla eta, liskarrak eta gaizki- ulertuak sortuko dira.
Liburutegi zahar eta aspergarri bateko bi liburuzainak bidaide, barre eta magiaz beteriko istorio honetan murgilduko gara. .
JATORRIZKO LIBURUA: "CHIS Y GARABIS"
Paloma Bordonsek idatzi zuen jatorrizko liburua "Chis eta Garabis" izenekoa. Liburu horrekin finalista izan zen 1986.urteko Barco de Vapor sarian. 2004.urtean "Sombra" liburua ondu eta saria eskuratu zuen. Hainbat sari eskuratu ditu bere lanei esker, eta hori gutxi balitz,  Palomak ilustrazio propioekin  borobildu ditu bere liburu batzuk azken urteotan. Bere liburuak zenbait hizkuntzetara itzuli dituzte, besteak beste, galiziera, katalanera, euskara eta frantsesa.

FITXA

HIZKUNTZA: Euskara
ADINA: + 6  urte
ANTZEZLEAK: Mikel Hernandez, Alazne Etxeberria
ZUZENDARITZA: Alazne Etxeberria
EGILEA: Paloma Bordons
MOLDAKETA: Alazne Etxeberria
MUSIKA: Ander Fernandez
ARGIZTAPENA: Alaine Alzoz
ESZENOGRAFIA ETA JANTZITEGIA: Alazne Etxeberia
TXOTXONGILOAK: Javi Tirado
ARGAZKIAK: Alaine Alzoz