Ttipia kultura

Ttipia kultura

GURE ILUSIOA

Kulturgintzan denbora luze ihardu duen talde bat gara. Egiten duguna gustuko dugu, eta hori nabaritzen da.

Kontratazioa, kudeaketa, eta komunikazioa eskeintzen dugu, gertuko ekoizpena.

Antzerki-lanak, bakarrizketak, umorea, horiek dira gure espezialitateak.

Udalentzako eta udal kultura sailekin lan egiten dugu, baita aretoko kudatzaileekin, hezkuntza sailekin, gazteria, edota enpresa partikularrekin...

TAULARA!

Artisten eta programatzaileen arteko zubia izan nahi dugu, eta batez ere komedia landu. Ikuskizun txikienetatik hasita, edozein kultur aretotan programatzeko, ikuskizunik handietara, antzoki sare nagusietan programatu daitezkeenak. Antzerki konpaniekin, aktorekin, komikoekin, umorea leku orotara zabaldu.
Artistaren ondoan gaude sorkuntza fasetik, programatzaileari produktu berria eskeini ahal izateko hurbiletik. Helburua, argi eta garbi daukagu: antzokira gerturatzen dena ondo pasatzea.

Ttipia

EGUN BEREZIETAN ERE BAI!

Urteak emandako eskarmentuari esker, ekitaldi anitzetaz ere arduratu gaitezke, hala nola:
herriko jaiak, eskolakoak, gabonak, inauteriak, feriak edo jardunaldi tematikoak;
emakumearen eguna, lgtb, euskara edo liburuen egunak...

HIZKIMIZKI

Lan guzti honen berri zabaldu nahi dugu. Programatzea garratzitsua da eta hitzorduak jakinaraztea ere bai. Publikorekin harreman zuzena izan, kulturagintzan pil-pilean dagoena partekatzea gauza itzela da!.
Programatzen laguntzen dizugu, eta marketing edo publizitate kanpainan zure ondoan gaude.
Antzokiak eta aretoak beteta ikusi nahi ditugu!

GURE BEZEROAK