IBILBIDEA
Ainhoa Aierbe, 1974an Donostian jaioa. Donostian (TAE) eta Madrilen (RESAD) formatua antzerkian. Donostiako Orfeoiaren KANTU ESKOLAN ere 3 urtez aritu ondoren diploma jasoa. Telebistan GOENKALE telesailan 16 urtez aritua. EITB-n hainbat parte hartze eginikoa. A3-erako ALLI ABAJO telesailean 3 denboraldiz ere aritua. Zineman ZERU HORIEK, EMBARAZADOS, EL GUARDIAN INVISIBLE, UNA VENTANA AL MAR eta EXPLOTA EXPLOTA filmetan lan eginikoa. Antzerkian antzezlan ugaritan parte hartu du 18 urte zituenetik gaurdaino. Egun Borobil antzerki ekoiztetxearekin ROMAN ETA JULIETA eta Tanttakarekin GILTZADUN ETXEA/LA CASA DE LA LLAVE antzezlanetan ari da. Aukeran dantza konpainiarekin MAURIZIA, AUKERAN 20 URTE eta BIZ HITZA espektakuluan zuzendaritza artistikoa gauzatu du.
GOAZEN telesaila eta pelikularen “aktore zuzendaritza” darama produktuaren sorreratik (2008), eta antzezlanaren zuzendaritza 2016-2017, 2017-2018ko eta 2019-2020 ikuskizunetan.