Ttipia kultura

Ttipia kultura

PATXI BARCO

Zuzendaria / Gidoilaria

IBILBIDEA

Ibilbide luzea egin du ikuskizunen munduan; zineman, antzerkian eta telebistan aritua da.

1977tik 1981era Bartzelonako Antzerki Institutuan ikasi zuen. Ondoren, espezializazio-ikastaro ugari egin zituen, besteak beste, bere titulazioari dagozkionak: errealizatzaile multikamara. Produktore eta zuzendari gisa aritu da antzerkian.

Zineman, hiru film luze eta lau labur zuzendu ditu. Telesailetan ere jardun du, aktore gisa, besteak beste Hospital Central, Policías, Sin tetas no hay paraíso eta Amar en tiempos revueltos telesailetan.

Donostia Zinemaldiko galen zuzendari eta gidoilaria ere bada, 2013az geroztik.

Golden Apple Quarteten ikuskizunetako askoren zuzendari eta gidoilaria izan da. Demode Quarteten sortzaileetako bat, zuzendaria eta gidoilaria.

HARREMANA

info@ttipia.eus