Ttipia kultura

Ttipia kultura

JOLI PASCUALENA

Musikaria / Aktorea

IBILBIDEA

Pedagogian lizentziaduna da. Irakaskuntzako diplomatura du, Musika espezialitatean, eta Interpretazioko diplomatura ere lortu zuen, Nafarroako Antzerki Eskolan.

ETBko Goenkale eta Go!azen telesailetan aktore izan da, baita Golden Apple Quarteten formatu txikiko hiru musikaletan ere, eta urte askoan Katxiporretaren ikuskizunetan aritu zen, aktore eta abeslari.

Hainbat filmetako abestien bikoizketan lan egin du, zuzendari eta interpretatzaile gisa, hala nola Rio, Maya erlea, Pluk eta Pim&Pom filmetan.

Demode Quarteten sortzaileetako bat eta produkzio-zuzendaria da.

HARREMANA

info@ttipia.eus