Ttipia kultura

Ttipia kultura

BUTERFLY EFEKTUA

(GIZATERIAREN HEGALDIA)

05

APIRILA

SINOPSIA

Munduan biraka dabiltzan bi ferianteek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Suaren sormenetik hasi eta itsasoa, airea eta espazioa konkistatzeaz gain gaur egungo teknologia berriak ekarriko dizkigute. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko ausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik. Bi ferianteez gain OFF ahots bat ere egongo da beraiekin harremanduko dena. Ahots honek gidatu eta lagunduko ditu istoria kontatzen.
Antzezlanaren azkeneko zatia EMAKUMEEN EMANZIPAZIOA-z arituko da. Zati honetan gizakeriaren historia ikuspuntu patriarkal batetik idatzia edo kontatua izan dela azpimarratu nahi da. Ikuslegoari emakumeek askatasunaren bidean eman izan dituen pausoei erreparatzeko aukera emango zaio.

ANTZEZLEAK

ASIER ORUESAGASTI
DANIEL GOMARA
AINTZANE CRUJEIRAS (OFF ahotsa)

ZUZENDARIA

MIKEL SARRIEGI