Ttipia kultura

Ttipia kultura

Ganbaran

FAMILIARRA

23

OTSAILA

SINOPSIA

Ganbarak istorioz beteta daude. Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira, Hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta geratzen dira izkinetan. Baina nire “Ganbaran” desberdina da, izan ere, istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko baitu.
Liburu horrekin Arbolia izeneko lurralde ezezagun batera bidaia egingo du. Bertan, Zorigaitz azti maltzurrak Arboliako zuhaitz guztiak moztu nahi ditu bere egurrezko jauregia zeruraino altxatzeko. Poltsiko iratxoak hori guztia saihestu nahi du, horretarako, Hontz Jaunaren eta batez ere haur guztien laguntza beharko du.
Istorio honetan parte hartu nahi duzue? Nire Ganbaran dagoen liburua idazten amaitu nahi? Zatozte ba Ganbarara!

LANTALDEA

ANTZEZLEAK: Mikel Hernandez
IDEIA ORIGINALA ETA GIDOIA: Mikel Hernandez
ZUZENDARITZACiro Izurrategi
ADINA: + 6 urte