Ttipia kultura

Ttipia kultura

FEMINAIZ

BAKARRIZKETAK
feminaiz

20

OTSAILA

GAIA

Aitziber Garmendia naiz. Emakumea naiz eta bakarrizketa bat egitera nator. Ez, ez daukat depilazioaz, hilerokoaz edota makillajeaz hitz egiteko asmorik, emakumezko izate hutsagatik  bakarrizketa askotan erabiltzen diren gaiak dira eta aspaldian asper-asper eginda nago etiketa gogaikarri horrekin. “Feminazi” naiz? Edo nik esaten dudan moduan, femi naiz. Umorea eta emakumeak, emakumea eta umorea. Bere habitat naturaletik kanpo dagoen espezie arraro bat bezala aztertzen gaituzte askotan, Heidiren aitona Bershkan ikusi izan balute bezala (bershka… kontsonante gehiegi elkarren ondoan gauza onerako).   Nik ere badakit komedia egiten, badakit politikoki zuzena ez izaten, eta badakit gizonezkoek “potrotaraino” esan dezaketen moduan, “po-to-rro-rai-no” esaten, eta bai, modu zuzena “aluraino” litzateke, baina “potorro” esateak gozamen ezkutu bat eragiten dit;  barkatu Euskaltzaindia.

FITXA

AKTOREA: Aitziber Garmendia
GIDOIA: Aitziber Garmendia