Ttipia kultura

Ttipia kultura

ARRANOPOLA!

BAKARRIZKETAK

29

EKAINA

SOBRE

Zer da Arranopola?

Arranopola zer den? …

Arranopola, arranopola da. Edo beste modu batera esanda denok ezagutzen duguna eta batzuek batzuetan erabiltzen dutena baina inork ez dakiena zer den. Neuk ere ez, Arranopola!

Gure egunerokotasunean ere badira denok ezagutzen ditugun baina zer den ez dakizkigun hainbat gauza. Ba horiek deskubritzen eta azalarazten saiatuko naiz honako honetan. Umorearen bidetik, jakina.

Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak, lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar; mamian baitago muina…

…eta Umorea, Arranopola!

FICHA

AKTOREAK: Jose Cruz Gurutxaga