Ttipia kultura

Ttipia kultura

STAND “IEUP” KOMEDY

MONÓLOGOS

23

OTSAILA

GAIA

Denok ezagutzen dugu zer den “stand up comedy” deritzoten hori, baina oso gutxitan aurkeztu da horrelako formatu batean eta euskaraz. Proposamen berri, sakona, ondo baino hobeto trebatu diren hiru bakarlari hauekin, beti barre eragiteko prest daudenak.
Jose cruz artista errebeldea, bihurria da, beti sistemaren aurka dagoena. Abizenekin trikimailu galantak egingo ditu, publizitatean ere sakonduko du, aitaren betebeharrei ekin baino lehen, hori bai lan fina hori!.
Mikel aspaldi dabil bueltaka, leku batetik bestera bere tokia aurkitu nahian. Gazte xamar izan arren, aspaldi etxetik urrun bizi izan da eta bizitza horretan aurkitu dituen arazoak eta bizilagun zailei buruzko informazio zehatza eskainiko digu.
Publikoa eta umoristaren arteko erlazioa, “komedya”. Umoristarena badakigu zein den baina ba ote dakigu ikuslego edo publiko izaten? Umoristak istorioak kontatu eta ikusleak barre egin. Hain zaila ere ez da.

FICHA

AKTOREAK: Jose Cruz Gurrutxaga, Mikel Bermejo
IDATZIA: Jose Cruz Gurrutxaga,  Mikel Bermejo