Ttipia kultura

Ttipia kultura

-Z.U.K.U.A

16

iraila

Z.U.K.U.A.

Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria · Euskaraz

Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria, bi bakarrizketa, bi mundu, baina galdera bera: zer geratzen da geruzak kendu ondoren?

Denok daukagu zerbait barruan irakiten. Presioak, kontraesanak, desirak, beldurrak, identitateak. Azkenean, bizitzak estutzen gaitu… eta bakoitzari bere zukua ateratzen dio.

Mariak eta Ugaitzek umorea erabiliko dute barruan daramagun hori azaleratzeko: emakume izatearen inguruko presio sozialak, gizarte patriarkalaren inertziak, erritmo bizian doan bizimodua, gorputzarekiko gatazkak, dieten zirkua, eta euskaldun nortasunaren pisua zein plazera.

Z.U.K.U.A.-k barre eragingo dizu, baina baita barrura begirarazi ere, azken finean, denoi ateratzen baitzaigu noizbait… gure zukua.

MONOLOGO GEHIAGO

Ttipia
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.