Ttipia kultura

Ttipia kultura

-DESORDUETAN: TESSA ANDONEGI ETA AINHOA AIERBE

05

UZTAILA

HONI BURUZ

DESORDUETAN
Irrati txikia, oso txikia, auzoko irratia, beno, portaleko irratia egia esan. Sorgintxulo 6 9.Dkoa, hain zuzen ere. Baliabide urriak bai, baina ilusioa eta gogoa infinitoraino eta haratago. Sorgintxulo kaleko Sorgintxulo irratiaren irratsaioak, "Desorduetan" izena darama, parrila osoko arrakastatsuena, bueno, bakarra, baina oso oso arrakastatsua, Sorgintxulo 6 portalean bai, behintzat.
Gaur "Desorduetan" gure irratsaioaren emisioa zuzenean gozatzeko aukera izango duzue. Egongelan egiten dugu, sofan lekua dago, aulki batzuk jarriko ditugu, zer edo zer pikatzeko eta besterik ez...
....beno bai, komuna pasiloaren bukaeran eskuinera, izeba ohean egongo da telebista ikusten, ez dugu uste molestatuko dugunik, zer edo zer entzuten baduzue lasai, karakter handikoa da eta. Azkeneko gauza, hori bai, izebak ez du uzten kaleko zapatilekin sartzen, etxekoak ekarriko mese? Bale ba . Gero arte, 😘🪂🪇

FITXA

IRAUPENA:  60 min
ZURENDARI: TESSA ANDONEGI AINHOA AIERBE
AKTOREAK: TESSA ANDONEGI AINHOA AIERBE