Aktoreak
GAIA
Alargun geratu berri den EMAKUME desesperatu batek GURU baten kontsultara joko du hil berri den senarrarekin nola hala harremanetan jartzeko asmoz. Baina egoera ez da honek espero duena izango, izan ere, dikzio arazo larriak dituen GURU bitxi honek, arimak kanalizatzeko gaitasuna izaki, protagonistarekin konpondu gabeko kontuak dituzten arima guztiak gorpuztuko baititu ustekabeko egoera askori bide emanez.
2018 urteko Donostiako poltsiko antzerkiaren 27. edizioko proiektu finalista eta horretarako sorturiko antzezlana.
FITXA
IRAUPENA: 50 min
AKTOREAK: Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkaia