Ttipia kultura

Ttipia kultura

NI ALA ZU

ANTZERKIA
ni ala zu

14

OTSAILA

GAIA

NI ALA ZU du izena. Eta ni eta zu dira musikariak, nahiz bietako bat eroa bezala aurkeztuko diguten.  Musikak gaixotuak dena daki musikaz, parean duen musikariak baino gehiago. Eta musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin, bakarren betekin lardazkan ibilia zela ere  argitaratu omen zuten. Parean duenak, ordea, badaki, edo badakiela uste du, gaitzaren ondorioz amesten dituela egoera horiek eta abenturak asmatu eta sinistu egiten duela. Eta eroak kontatuko dizkio non ibilia den eta norekin, eta toki hartatik opariak ekarriko dizkio bisitan datorren bakoitzean, eta asmo berriak jakinaraziko dizkio..
Kontua da, musikaz musika, abestiz abesti, aurrera goazen neurrian  lausotuz joango dela ondo dagoenaren eta gaixo dagoenaren arteko marra. Eta bitartean kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak... The Beatles eta Demis Roussos, Behin batean Loiolan eta Radetzkyren martxa , Mendian gora eta Albanoren Felicitá... Eta koloreak, eta koloreen garrantzia. Koloreekin eta musikarekin jolastuz bukaeraino iritsiko gara, espero ez dugun kontzertuaren azken notaraino

FITXA

IRAUPENA: 55 min
AKTOREAK: Joseba Usabiaga, Iñaki Santos
GIDOIA: Joseba Usabiaga

06

April

NI ALA ZU

GIZARTE ETXEKO ANTZOKIA (LANGRAITZ OKA) 19:00H