Aktoreak
GAIA
Lau urte pasa dira “Sarean Kateatuak” ikuskizunarekin. “Poltsiko Antzerki Saria” irabazi genuenetik. 120 emanaldi baino gehiago egin ditugu, leku oso ezberdinetan, kultur-etxeak, antzokirik ez duten herri txikietako areto eta elkarteetan, taberna, plaza, eta ikastetxeetan,. Nomofobia bezalako gaiarekin umore egitea lortu genuen, Eta hemen gatoz, berriz ere, NOMOFOBIKAK proiektu berri batekin: HACKERRAK. Oraingoan unibertso zabalago bat dugu aurrean: Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurketa masiboa, cookie-ak eta algoritmoak.
Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.
UMOREZ ETA MUSIKAZ BETETAKO IKUSKIZUNA, ZIRIA SARTZEKO PREST BERRIZ ERE NOMOFOBIKAK
FITXA
AKTOREAK: Belen Cruz, Patxi Pérez y Olatz Beobide
ZUZENDARIA: Ana Perez