Ttipia kultura

Ttipia kultura

HEY BRO! HIPSTER SHOW

ANTZERKIA
heyBro! Hipster show

15

OTSAILA

GAIA

"Solo Fabiolo Glam Slam" saioarekin antzokiz antzoki ibili ostean, Rafael Maza berriro eskenatokian izango dugu, oraingo honetan pertsonai berri batekin, ezagun bezain misteriotsu; Hipsterra. Fantasiaz beteriko bidaia, onirikoa, lotsarik gabea, trebeziaz gainezka eta ohi den bezala umorez betea.
Noizbait egon zarete Hudson ibaian nabigatzen eta barbakoa ontzigainena egiten? bai? ez? Ez da gauza erraza. Items asko daude errespetatu behar direnak freelance artean modakoena izateko... Arantzaz beteriko bidea dago. Mind the Gap.
Gazteak dira -edo izateari ez diote utzi nahi-, sortzaile, eta kreatibitatea helmuga dute, ezberdinak izan nahi,  abiapuntu dute Coixet, Jim Jarmusch, Sofia Coppola...
Eskenatokian hainbat pertsonai ikusi ahal izango dugu, hogei baino gehiago guztira, egoera sineztezinak eta erromantikoak, ironiaz beteak eta harritzekoak... XXI. mendeko Julio Verne dugu Andy, bizarduna eta batez ere... cool!

FITXA

IRAUPENA: 80 min
EGILEAK: Alberto Gálvez eta Rafael Maza
DRAMATURGIA: Alberto Castrillo-Ferrer eta Rafael Maza
AKTOREA: Rafael Maza
JANTZIAK: Arantza Ezquerro
SOINU EKIOZPENA: David Angulo
Estutan zehar giran dago, eta aldi berean Madrilen ikusi daiteke astero, Alfil antzokian.

MEDIA