GAIA
Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu. Izen-buruan bertan igarri daitekeenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikuslegoarentzat. Baditugu ahozko inprobisatzaileak eta jakinekoa da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean. Ba imajina ezazue antzerkiarekin.FITXA
IRAUPENA: 75 min
KOMIKOAK: Iñaki Maruri, Jose Cruz Gurrutxaga, Mitxel Santamaria, Ismael Pereira, Mikel Bermejo
ZUZENDARIA: Pedro Llamas