Ttipia kultura

Ttipia kultura

FABIOLO CONNECTION

ANTZERKIA
fabiolo_connection

15

OTSAILA

GAIA

Penintsulako, Floridako eta Barbadoseko pistarik coolenetatik pasatu ondoren, arabiar emirerri ahaltsu batek kontratatu du Fabiolo, zertarako eta xekearen alabari teniseskolak emateko. Hor hasiko da beste bidaia bat Sotograndeko aberaskumerik berba-jario eta gatzdunenarentzat. Basamortuko hare suhar eta emirraren luxuzko jaimatik hasi eta Montecarloko kasino esklusiboetara, Moncloako pasadizoetara edo Vatikanoko igerilekuetara igaroko gara.
Bidaia bat eta beste baten artean gaurkotasunari errepasoa egingo dio Fabiolok, ohituta gaituen bere estilo fresko eta lotsagabeaz. Horretarako, laguntzaile teknologikoa du Fabiolok: betaurrreko “fabiolosak”. Horien bidez Fabiolok bizitzaren  bi ikuspegi daudela adierazi nahi digu: arrunta eta baldarra bata eta cool eta pijoa bestea. Zein da zurea?

FITXA

IRAUPENA: 80 min
GIDOIA: Rafael Maza eta Alberto Gálvez
DRAMATURGIA: Rafael Maza, eta "Los Síndrome"
ZUZENDARITZA: Rafael Maza, "Los Síndrome" laguntzarekin
AKTOREA: Rafael Maza
ARGI EFEKTUAK: Miguel Guirao
JANTZIAK: Rafael Maza
SOINU EFEKTUAK: David Angulo etaManuel García Morente

MEDIA