AKTOREAK
Life is Simpol
María Cruickshanken ikuskizun berria
Sinopsia
Gizartea erritmo bizian doa aurrera, dena dugu eskura, baina jada ez zaigu astirik geratzen hausnartzeko, gure ohiturak, ideiak, bizimodua... nondik datozen ikusteko, eta norantz goazen jakiteko.
Umorezko bakarrizketaren bidez gaur egun bizi ditugun egoerez hitz egingo dugu, eta komediaren bidez eguneroko esperientzietan murgilduko gara, emakumeei ematen zaien tratua zalantzan jarriz, baita gizarte patriarkal batek ezartzen dituen presio eta helmugak ere.
Landutako gaiak
Berdintasuna eta gizarte justizia
Oraindik ere presente dagoen arrazakeriaren aurrean berdintasuna landuko dugu, eta mikromatxismoen eta mikrorrazismoen inguruan hausnartuko dugu.
Sare sozialak eta identitatea
Mendekotasunaren inguruko kezkak sortzen dituzten adikzioak ere presente egongo dira ikuskizun honetan.
Eguneroko esperientziak
Egunero bizi ditugun gaiak dira, egunero erabiltzen ditugun gauzak. Egoera errealak umore eta zintzotasunez trataturik.
Gizarte patriarkala
Sistemak ezartzen dituen presioak eta helmuguak zalantzan jarriko ditugu, batez ere emakumeekiko tratuan.
Life is Simpol... ez dezagun gehiago konplikatu.
Iritsi da María Cruickshanken ikuskizun berria!