AKTOREAK
Ongi etorri gure Tongolara!
Tongola, Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak aurkezten duten komedia ikuskizuna da. Tongolara bakarrik, bikotearekin, kuadrilarekin, konpainia ez hain onarekin... etor zaitezke. Baina zatozen horrekin zatozela ere, tongolero bi hauen konpainiaz disfrutatuko duzu.
Tonbola itxurako tongo hau aitzakia baino ez da aktore bi hauek beraien bizitzako porrotez, frustrazioetaz eta beste hainbat tragedietaz hitz egiteko.
Ikuskizunaren Ezaugarriak
- Bakarrizketak
- Umorea
- Tongoa
- Sariak irabazteko aukera paregabea
Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna. Bi artista polifazetiko hauek barrea, musika eta jolasak uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien konpainiaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude.
'Tongola' Zer da?
'Tongola' bakarrizketa-ikuskizun bat baino askoz gehiago da: ustekabekoak, inprobisazioa eta publikoarekiko konplizitatea uztartzen dituen joko eszeniko bat da.
Elkarreragina giltzarri da euskarazko umorea ikuspegi garaikide eta hurbil batetik ospatzen duen proposamen honetan. Ozen barre egiteko eta jaia irribarrez bizitzeko gonbidapen bat da.
Barrea, musika, jolasak eta ustekabekoak: Tongola, bizitzeko moduko esperientzia.