AKTOREAK
Javier Antón – Fulano de tal
Javier Antón “fulano de tal” bat da, edo “fulano de tal” bat da Javier Antón... Izan ere, dena perspektibaren araberakoa da, begiratzen den puntuaren araberakoa.
Autobiografia leiala –inori axola ez zaiona–, non Javierrek gasolindegietan izan dituen esperientziarik traumatikoenak kontatzen dituen, nola lortu zuen hiltzaile psikopata batengandik ihes egitea edo mundua estralurtarren inbasio batetik salbatu zuen egun zoragarria (ume zela marmoka batek heldu zion).
Tira, egunerokotasunean guztioi gertatzen zaizkigun gauzak. Baina eszenatokiaren gainean ez dira bakarrik kontatzen, gauzak ere gertatzen dira (espazio-denborazko zurrunbilo bat irekitzea eta Jainkoa ezagutzea horrela kontsidera badaiteke).
Gezurren Omenaldia
Omenaldi bat gezurrei –handiei, txikiei eta egiazkoei–, non gertatzen den guztia, hain zuzen ere, dirudiena baita: Fulano de tal bat, mundu guztiarekin ondo egoten saiatzen dena, ondoen egiten dakiena, lelo hori.
- Gezur handiak
- Gezur txikiak
- Egiazko gezurrak
- Arte martzialak (hor bere saltsan dago, bai horixe!)
Perspektiba guztia da, eta eszenatokian, ustekabekoak eta barre ziurtatuta daude.